Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Urriaren hasieran hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Narrondo eta Arroabea arteko bidegorria eraikitzeko lanak. Lan horien ondorioz, N-634 errepideko erreietako bat itxita egon da orduz geroztik, eta semaforo bidezko txandakako trafikoak auto-ilara luzeak ergin ditu Narrondo eta Arroabeko Bombas Azcue enpresaren artean. Bost hilabeteren ostean, kendu dute semaforoa eta horrenbestez, tarte horretan zirkulazioak normaltasunez funtzionatuko du hemendik aurrera.
Urolako bide berdeko lanen barruan, pasa den uztailaren amaieran hasi ziren Arroagoia eta Narrondo arteko bidegorriaren zatia egiten. Behin tarte hori bukatuta, Arroagoia eta Iraeta artekoa geratuko da amaitzeko, Zumarraga eta Zumaia lotuko dituen bide berdea osorik gelditzeko.
Udatik hona, Urolako trenaren errailak kokatzen ziren plataforma gainean ari dira lanean. Arroabeko tren geltoki zaharretik malda baten bidez jaitsiko da bidegorria trenzubi ingurura, errepide parera heltzeko, eta handik Zumaia eta Narrondo arteko bidegorriarekin bat egiteko.