Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bihar, azaroak 16, izango da Arroa Beheko Artisau eta Baserritarren Azoka. Bost urte igaro dira lehen azoka antolatu zenetik, eta esan daiteke azokaren hazia auzoan ereindako beste proiektu batek jarri zuela. Izan ere, lehenengo azoka Txara Kooperatibaren inaugurazio asteburuan antolatu zen, 2021eko San Isidro egunaren bueltan.
Gaur egun, biak —azoka eta Txara— auzoan ondo errotuta daudela esan genezake, eta bien sustraiek bat eginda, auzoa elikatzen martxa ederra hartu dutela. Azoka Txarak eta Ezkaizto Auzo Elkarteak elkarlanean antolatzen dute gaur egun, eta lankidetza horren fruitu zuzena da azokak duen parte-hartze bizia.
Txara Kooperatiba auzotarrek sortu zuten, auzotarrei arreta emateko eta Arroabeak zuen behar bati erantzuteko: elikadura denda bat. Jatekoaz gain, orotariko produktuak eskaintzen ditu. Parte-hartzea eta elikadura burujabetza ditu oinarri, eta proiektuaren sortzaile diren Ainhoa Aramberri, Aitor Ossa, Maia Ossa eta Pili Perurenak azaldu digute ildo horretan egiten duten lana.