[BIDEOA] 24. Korrika Zestoan

Amaitu da Korrikaren 24. edizioa, eta aurten ere zestoar ugari atera dira kalera euskararen alde korrika egitera. Bitan zapaldu ditu Zestoako lurrak: lehenik Arroabean, eta ondoren herrigunean.

Gainera, hainbat ekintza egin dira auzoetan zein herrigunean, Korrika Kulturalaren baitan; besteak beste, Korrika Txikiak eta bertso saioak. Ekintza horiek guztiak, baita Korrikaren igarotzea ere, jaso ditugu bideo honetan.