Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azaroaren 25a ate joka dugun honetan, Zestoako Mugimendu Feministako kide diren GarbiƱe Aramendi eta Maddi Lertxundi, baita Urola Erdiko Itaiako Hiart Alberdi eta Naroa Aizpururekin ere bildu gara. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren egungo egoeraz hausnartu dute, eta Mugimendu Feministak orain arte antolatutako ekintzen balorazioa ere partekatu du.
Bi taldeek azaroaren 25ean mobilizatzearen garrantzia nabarmendu dute, eta euren aldarrikapenak azalduz, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete. Lehenengoak Mugimendu Feministako kideak izango dira, 18:30ean manifestazioa egingo dute plazatik. Ondoren egingo dute Itaiakoek, 19:00etan plazan bertan mobilizazioa deitu dute.