Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, urriaren 4an, manifestazioa egingo dute Iruñean, “Palestinar erresistentzia aurrera, Israel desegin” lelopean. Bideo honetan, deialdiaren berri eman du Aitor Arsuagak, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideak.
Plataforma Euskal Herriko hainbat eragilek sortu zuten duela bi urte, Palestinaren aldeko elkartasuna adierazteko eta bizi duten egoera salatzeko. Ordutik, hainbat ekimen antolatu dituzte norabide horretan. Arsuagarekin elkartu gara plataformaren nondik norakoak ezagutzeko, eta bereziki, erresistentzia palestinarrari babesa ematearen garrantziaz mintzatu da.
Era berean, larunbateko manifestazioan parte hartzeko garrantzia azpimarratu du. Herritarrei deia egin die 12:00etan Iruñeko mobilizazioan parte hartzera, eta gogorarazi du autobus zerbitzua ere antolatuta dutela. Autobusa goizeko 9:45ean aterako da Zestoatik Iruñerantz, eta interesa dutenek gaur arratsaldean, 18:30etik 20:30era, Erdikalean jarriko duten postuan eman dezakete izena. Halaber, plataformako kideekin ere zuzenean jarri daitezke harremanetan.