Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igande honetan Arroako IV. Txirrindulari Saria burutuko da. Lasterketak 51 kilometro ditu, eta hiru aldiz egingo da “Zakila Bira” ibilbide ospetsua. Sansinenea industrialdean hasiko da, Arroabea, Narrondo, Oikia, Aizarnazabal eta Iraeta zeharkatuz. Azken itzulian, txirrindulariak Presaldetik Arroagora sartuko dira, eta lasterketa Sansinenean amaituko dute.
Lasterketa 16:30ean hasiko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Beraz, sari banaketa 18:00ak inguruan egitea espero da, Exclusivas Marduren Pabiloian.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete txirrindularien familiei lasterketan parte hartzeagatik, eta herritarrak animatu nahi dituzte trafiko-seinaleekin lagunduz parte hartzera. Parte hartu nahi dutenek honako zenbaki honen bidez jar daitezke harremanetan: 685720489. Gainera, esker ona adierazi diete Udalari, laguntzaileei eta ekitaldia babesten duten inguruko enpresa guztiei.
Azkenik, ohartarazten da igandean aldizka errepidea itxi egingo dela, lasterketa modu seguruan igaro ahal izateko.