[BIDEOA] Grises eta Elira musika taldeek euren proiektuen inguruan hitz egin dute

‘Udan zer Zestoan?’ egitasmoaren baitan, bihar, abuztuak 29, Grises eta Elira musika talde zestoarrek kontzertua eskainiko dute kiroldegiko pilotalekuan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den kontzerturako sarrera guztiak agortuta daude jada.

Geldialdi baten ostean indarberituta dator Grises taldea zortzi abestiko “Talisman” lan berriarekin. Uda ostean kaleratuko dute euren seigarren diskoan erritmo indartsu, fresko eta sendoak lehenestu dituzte.

Eilira taldearen sorrera lagun talde baten musika egiteko nahiak bultzatu du. Beñat Etxabe (haizeak eta teklatua), Janardana Iglesias (bateria), Manex Larrañaga (gitarra eta koruak), Ander Sorazu (ahotsa) eta Ander Telleria (baxua) elkarrekin haziak dira eta beraien arteko laguntasunak sortzen duen giro paregabea azaleratzea lortu dute kantu ezberdinen bitartez.

Bi taldeak hobeto ezagutzeko, egin klik ondorengo bideoan: