[BIDEOA] Idoia Larrañagak koronabirusaren inguruan hausnartu eta beste ikuspuntu bat eman nahi izan die herritarrei
— 2020-08-11Idoia Larrañaga nutrizioan aditua da eta medikuntza naturalean bidetxo bat daramaki. Orain arte goi-kargu zein komunikabideek koronabirusaren inguruan helarazi duten informazioa zalantzan jarri du. Gaixotasunaren inguruan hausnartu eta beste ikuspegi bat eman nahi izan du Larrañagak. Interes ekonomikoen aro honetan, zentzuak zabaldu eta informazioa iragazteko deia egin du Larrañagak.
“Herriak puzzlea josi eta erabakiak har ditzala, baina mugitzeko momentua da”, adierazi du Larrañagak. Gizarte mailan mugitzen hasi dira sektore ezberdinak. Mediku eta sanitario ugari hasi dira biltzen eta egungo egoeraren aurkako manifestu bat kaleratuko dute epe motzean, beraien desadostasuna transmititzeko. Hezitzaileen beste talde bat ere osatu da, “umeek gezur honen aurrean pairatuko dutenarekin” kezkatuta. Eskualdeko ia herri gehienetan bezala, Zestoan ere taldetxo bat sortu da. Informazioa elkarbanatu eta debatitzeko elkartzen hasi dira taldeak eta datorren ostegunean, abuztuak 13, bigarren topaketa bat egingo dute Oñatiko Unibertsitate atarian. Goizeko 11:00etan izango da eta gerturatu nahi duen oro ongi etorria izango dela azpimarratu du Idoia Larrañagak.
Inork zerbait argitu nahiko balu, zalantzak konpondu eta hitz egiteko borondate guztia azaldu du Larrañagak. Bere YouTubeko kanalean ere informazio gehiago aurkitu dezakezue.