Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Martxoaren 16an egin zitzaion udaletxeko areto nagusian Iñaki Azkuneri “Zestoako Harria” goraipamen aitortza. Bertan izan ziren, senitarteko eta lagunez gain, hizlari, Mikel Arregi, alkatea, Fernando Txueka, Azkuneren lagun min eta paper zahar eta historia zalea, Xabier Unanue goraipamen ekitaldiaren eskaera egin zuten kideen ordezkari gisa, eta Onintza Irureta, Azkuneren iloba. Ekitaldian Idiakaitz txistulari taldeak ere parte hartu zuen eta Ane Mendizabalek aurreskua egin zien oroigarria jaso zuten Azkuneren arrebei. Garikoitz Mendizabalek ere pieza bat eskaini zion bertan egoterik izan ez zuen Azkuneri.