[BIDEOA] Jon Odriozola eta Xabier Ostolaza ‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentalaren inguruan

Pasa den hilaren 24an estreinatu zen ‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentala Azpeitiko Soreasu antzokian. Azken egun hauetan Euskal Herriko hainbat aretotan izan da ikusgai eta datozen egunetan EITB1en emango dute. 2001. urtean elur-jausi baten harrapatuta hil ziren bost mendizaleen historia eta istripuaren ostean Nepalgo Suku eta BeƱat Arrueren familiaren artean sortutako harremana kontatzen du dokumentalak.

Jon Odriozola eta Xabier Ostolaza zestoarrak ere espedizio hartako kide ziren eta beraiekin izan gara dokumentalari buruz hizketan. Hemen duzue bideoa: