[BIDEOA] Kobaz Kobak utzitako irudiak, bideoan

Hitzordu berezia izan genuen atzo herrian, izan ere, Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren hamargarren edizioa jokatu zen. Asko izan ziren egun berezia aprobetxatuta korrikalariak animatzera eta ikustera kalera zein mendira gerturatu zirenak, eta eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, giro bikaina nagusitu zen herrian.
Guztira, 406 kirolarik hartu zuten parte bi probetan: 214k Artzei ibilbidean eta 192k Zaldei ibilbidean. Atzoko goizak utzitako irudiekin eta Amets Aranberri herritarraren adierazpenekin osatutako bideoa ikusgai duzue jarraian.