[BIDEOA] Ohitura jarraituz, kopla kantari ibiliko da herritar talde bat Santa Agenda bezperan

Urtero legez, Santa Agenda bezpera kantuan ospatuko dute bihar Zestoan. Santa eskeko taldea goizeko 09:00etan bilduko da Gurutzean. Etorrako bailaratik hasi eta herriko kale eta Akoako bailara pasako dituzte egun guztian zehar. Bildutako dirua Odol Emaileentzat izango da. Koplari lanetan Aitor Salegi, Danel Olano, Unai Sarasua eta Gorka Olaizola ibiliko dira eta Leire Uranga eta Nerea Lopetegi trikitilari.

Biharko egunaren inguruan hitz egin dugu Marga Eizagirre eta Xabier Etxabe santa eskeko antolatzaile taldeko kideekin: