[BIDEOA] Rodeo taldeak konfinamendu osteko hirugarren kontzertua eskainiko du irailaren 5ean, Zestoan

Datorren larunbatean, irailak 5, ‘Udan zer Zestoan?’ egitasmoaren baitan, Rodeo eta Ezpalak musika taldeek kontzertua eskainiko dute Foru plazan. Ekitaldirako sarrera guztiak agortuta daude jada.

Rodeo, Kyuss taldearen influentziaz bustita, 2014an sortu zen eta 2015eko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan ‘Dilmun’ izeneko bigarren disko luzea argitaratu zuten. 2019ko urte bukaeran lau abestiko EP bat grabatu zuten eta ‘Pandemia’ izeneko kantua ere estreinatu berri dute. Larunbatekoa, konfinamendu osteko hirugarren kontzertua izango da Zestoako taldearentzat.

Ikusi ondorengo bideoa Rodeo hobeto ezagutzeko: