[BIDEOA] Zestoako santa eskea bideoan

Santa Ageda bezperan ohitura denez, atzo eskean aritu ziren herrian. Makil kolpeen erritmora koplak kantatuz jardun zuten goizetik ilundu arte, baserriz baserri eta kalez kale. Triki eta pandero doinuek lagunduta, Danel Olano, Gorka Olaizola eta Unai Sarasua aritu ziren kopla kantari. Bildutako irudiekin bideoa osatu dugu eta bertan, Jexux Odriozola antolakuntzako kideak azaldu digu bildutako dirua Noelia Fundazioarentzat izango dela. Unai eta Juantxo Olaizola aita-semeek goiza nola igaro zuten ere kontatu digute.