[BIDEOA] Zumaiako arraun taldean aritzen diren herritarrekin pandemiaren eraginari buruz hitz egiten

Zumaiako arraun taldean aritzen diren bost herritarrek eskerrak eman nahi izan dizkie Zestoako Udalari. Izan ere, konfinamendu garaian arraunlariek etxetik entrenamendu saioak egin ahal izateko kiroldegiko ergometroak utzi zizkion Zestoako Udalak Zumaiako arraun taldeari. Gurutze Lopetegi, Nagore Ferrando, Olatz Bereziartua eta Garazi Eizagirre eta Eneritz Diez arroarrekin hitz egin dugu pandemia egoerak eurei nola eragin dien jakiteko. Duela gutxi hasi dute aurtengo denboraldia eta pasa den den urtean igoera fasean aritu ondoren, aurtengo helburuaz ere aritu dira.

Gainera, eskerrak emateko, Danbolineko bazkideen artean kamiseta bat zozkatuko dute bideo amaieran luzatzen duten galdera erantzuten dutenen artean.

Pasa den urtean zenbat bandera lortu zituen GUZTIRA  Zumaiako nesken taldeak? Bazkide bazara eta parte hartu nahi baduzu, bidali WhatsApp mezu bat Danbolineko 722 60 92 65 telefono zenbakira erantzun zuzenarekin eta zure izen-abizenekin abuztuaren 10a baino lehen.