[BIDEOA]Eskualdeko Merkatariek elkarlanean zozkatu dituzten karroen Zestoako saridunak

“Zuretzat opari” mezupean oparitutako erosketa karroak zozkatu dituzte Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiko merkatari elkarteek bizi dugun egoera honetan betiko bezero leialei eskerrak emateko. “Jarrai dezagun kaleetan erosketa karro ugari ikusten, herria bizirik dagoenaren seinale izango baita”, adierazi dute Zestoako merkatari elkarteko kideek.  Ondorengo bideoan ikus ditzakezue saridunak.