Albisteak
Bidezarreko petrilaren konponketak direla eta, Zestoa eta Azpeitia arteko errepideko errail bat itxitako dute
— 2021-11-30Iragan larunbatean Bidezarreko ibilbidean erori zen harrizko petrilaren hondakinak garbitzeko lanak hasiko ditu bihar, asteazkena, udalak. Construcciones Egurki Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu garbitze lanak. Abenduaren 1era arte iraungo dute eginbeharrek eta aldi horretan, Azpeitia-Zestoa norabideko erraila itxita egongo da. Hori dela eta, Zestoa-Azpeitia norabidean trafiko txandakatua mantenduko da.
Trafikoa ordenatuta mantentzeko, errepidean New Yersey motako itxiturak bi errailen erdiko marran jarriko dituzte eta horrez gain, semaforoak ere erabiliko dituzte. Konponketek irauten duten bitartean, garraio bereziek ezingo dute GI-631 errepidetik pasa, trafiko txandakatua egokituko den errailaren zabalerak ez baitu mota honetako garraioaren pasabidea bermatzen.
Bidezarrean aparkatzea debekatuta
Lanek irauten duten bitartean (abenduaren 1,2 eta 3an) debekatuta egongo da Bidezarra 2,4,6,8 eta 10 zenbakidun etxeen atarian aparkatzea. Udalak San Juan parkea irekiko du bizilagunek autoak aparkatzeko.
Egin zaitez bazkide