Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko Gazteria Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren Treba programaren baitan, gazte eta nerabeei zuzendutako ongizate emozionaleko tailerrak antolatu ditu.
Lehenengo saioak nerabeei zuzenduta izango dira (irailaren 26an eta urriaren 3an), eta gazteentzakoak berriz urrian (urriaren 17an eta 24an).
Gogoratu: izen-emateko epea bihar, irailaren 18an, amaituko da. Parte hartu nahi dutenek WhatsApp mezua bidali beharko dute 688 684 029 zenbakira.