Albisteak

Bihar aurkeztuko da euskaltzaleak aktibatzeko deia egiten duen “Esnatu ala hil” liburua Alonderon

Garikoitz Goikoetxeak Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua aurkeztuko du bihar, abenduak 15, 18:30ean, Alonderon. Lana Goikoetxeak berak eta Iñaki Iurrebasok idatzi dute elkarlanean.

Egileen esanetan, liburuaren helburu nagusia da euskarak gaur egun bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera egiteko”. Diagnostiko horretatik abiatuta, euskaltzaleak aktibatzea ere bada lanaren beste xede nagusietako bat.

Horretarako, liburua ahalik eta ulerterrazena izan dadin saiatu dira, bereziki kaleko euskaltzaleei zuzenduta, euskararen egoeraren inguruko gogoeta zabaltzeko asmoz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide