Albisteak

Bihar bukatuko da larunbateko Paperezkoak saiorako izen-ematea

2-5 urte bitarteko haurrei zuzendutako Paperezkoak saioa larunbatean, martxoaren 28an, izango da 11:30ean Liburutegian.

Ipuin eta jolasen bidez, haurrek helduekin batera euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Parte hartzeko izena liburutegian eman behar da, eta epea bihar, martxoaren 26an, itxiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide