Albisteak

Bihar egingo den “Zumba beraien alde” ekimeneko sarrera gehienak agortu dira

Bihar izango da “Zumba beraien alde” masterclass solidarioa, eta Arroako Zumba taldeak antolatutako ekimenak harrera bikaina izan du. Minbizia duen Arroabeko haur bati eta haren familiari elkartasuna adierazteko zumba saioa. Atzoko datuen arabera, 180 lagunek eman dute izena, eta litekeena da dantzarako sarrerarik ez geratzea.

Ekitaldia Zumaiako kiroldegian egingo da, baina ekimena Arrobean sortu da. Helburua familia babestea eta elkartearen lana laguntzea da, eta bildutako diruaren ahalik eta gehiena Aspanogi (Gipuzkoako Minbizidun Adingabeen Familien Elkartea) elkartera bideratuko dute

Dantzarako tokia ia beteta badago ere, oraindik sarrera gutxi batzuk geratzen dira. Izen-abizenak zehaztuta ES31 0049 6087 1228 1613 0137 kontu zenbakira ordainketa eginda egin ahal da. Saioan parte hartuko duten helduek 12 euro ordaindu beharko dituzte, 14 urtetik beherako haurrek 5 euro, eta ikusle gisa joan nahi dutenek 4 euro. Bihar ere izango da sarrera eskuratzeko aukera, 15 eurotan. Dohaintzak ere egin daitezke.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide