Albisteak

Bihar Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean zestoarrak kalera ateratzeko deialdiak egin dituzte

Bihar, azaroak 25, Zestoako mugimendu feministak eta Itaiak mobilizatzearen garrantzia nabarmendu dute, eta euren aldarrikapenak azalduz, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete. Lehenengoa Mugimendu Feministaren ekimena izango da: 18:30ean manifestazioa abiatuko da plazatik. Ondoren, Itaiak egingo du bere deialdia; 19:00etan mobilizazioa egingo dute, plazan bertan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide