Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2024ko Erremontari Sagardoaren Txapelketako 6. saioa jolastuko da ostegunean, ekainak 6, arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Joan nahi duten zestoarrentzat, sarrera doakoa izango da, eta pilotalekura sartzeko, zestoarrak direla egiaztatu beharko dute joaten diren herritarrak.
Bi partida jolastuko dira, Loitegi-Barrenetxea bikotea Ezkurra II eta Azpirozen aurka eta Urriza-Martirena, Aldabe-Juanenearen aurka.