Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Goazen telesailaren 11.denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldiak izango dira bihar. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da Zestoako saioa eta 17:00etan Arroabekoa. Aurrez sarrera eskuratzeko aukera izan dute haurrek eta horiek sartuko dira aurrera emanaldira, baina oraindik lekua geratzen da, bai Zestoan, eta baita Arroabean ere, eta ondoren aretoa bete arte, nahi duten guztiek sartzeko aukera izango dute. Haur eta nerabeek izango dute lehentasuna beti bezala.