Bihar izango da Zestoa eta Urepele proiektuko lan-taldearen bigarren bilera irekia
Danbolin— 2023-12-14
Bihar izango da Zestoa eta Urepele proiektuko lan-taldearen bigarren bilera irekia. Alonderon elkartuko dira arratsaldeko 18:00etan eta hemendik aurrera emango diren pausoak zehazten joango dira,
Zestoa eta Urepele senidetzeko lehen ekitaldi ofiziala egin zuten azaroaren 18an Zestoan eta bigarrena, berriz, azaroaren 26an izan zen, Urepelen (Nafarroa Beherea). Prozesu honen berri, paperean irakurri ahal izango duzue aste honetan banatu den “Zestoa geuk egina” udal aldizkarian. Datorren astean zabalduko den abenduko Danbolin alerako ere, Amaiur Aristik honen erreportajea egin du.