Albisteak

Bihar jolastuko da Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko pilota txapelketaren finala

Karmengo festen egitarauaren barruan, bihar uztailak 18, ostegunez jolastuko dira Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko pilota txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak eta finala.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira partidak.  Unzueta eta Lizeaga, Eneko eta Iñigoren aurka  lehiatuko dira hirugarren eta laugarren postuak lortzeko. Ondoren, bikote txapelduna erabakiko da Fleitas – Ibarguren, eta Keixeta – Lorenzoren arteko partidan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide