Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, larunbata, Jon Maiaren “Kantu berri bat gara” emanaldia izango da kiroldegian. Emanaldi berezia izango da. Kontzertu bakoitza “bakarra eta errepika ezina” egiten saiatzen dela iragarri du Maiak eta Zestoakoa ere hala izango dela aurreratu du. Beraien jatorriak atzean utzita, gurera egiten ari diren zestoarrak izango diru taula gainean lagun eta baita Aizpea Aristik ere.
Kontzertua arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta ordu erdi lehenago irekiko dira kiroldegiko ateak. Udalak, bere aldetik, berogailua tarteko, “ekitaldia ezin goxoagoa” izango dela aurreratu du eta Euskal Herria B ezagutzera gerturatzeko gonbidapena luzatu.