Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herriko sarrera irteeren txukunketa lanen baitan ostegun honetan Ertxiñondo pareko herrigunerako sarreran asfaltatze lanak egingo dira. Hori dela eta, pare bat ohar kaleratu ditu Udalak. Alde batetik, gaur, asteazkenean, kiroldegi atzera joateko Ipintza kalean, ezingo da autorik aparkatu eguerdiko 14:00etatik aurrera. Ostegunean ezingo da ez sartu ez eta irten ere Ipintza kaletik goizeko 8:00etatik 18:00etara bitartean.
Horrez gain, ostegunean, herrigunera sartzeko sartu eta ateratzeko Toribio Altzagakoa eta Arozena aurreko Gesalaga kalekoa erabaki beharko dira goizeko 8:00etatik 18:00etara bitartean.