Bilera deialdia egin du gaur egungo hondakinen bilketa sistemaren alde ari den herritar taldeak
— 2016-10-27Bilera deialdia egin du gaur egungo hondakinen bilketa sistemaren alde 720 herritarren firmak batu dituen taldeak. Honako ohar hau bidali digute postontzira:
Zestoan 720 sinadura lortu ditugu egungo hondakinak biltzeko sistemaren alde. Udalak esateko daukaguna entzutea eta kontuan hartzea nahi dugu.
Hemendik aurrera emango ditugun pausoen berri izateko, gure proposamenak entzuteko eta zureak botatzeko, zatoz udaletxeko arkupera azaroaren 3an, OSTEGUNean, ARRATSALDEKO 19:00eTAN.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide