Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko instituzio publiko ezberdinen diru laguntzen gestioan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Espainiako Gobernuak, alerta egoera deklaratu ondoren, COVID-19 birusaren aurrean hartutako neurriek eragile desberdinengan sortu dituzten ondorioak konpentsatzeko, hainbat diru laguntza lerro abian jartzea aurreikusten da, hala nola, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo beste erakunde batzuen aldetik.

Gainera, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazi duenez, erakunde publikoek (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza edo beste erakunde batzuk) COVID-19 birusak eragileengan sortu dituen ondorioak konpentsatzeko diru-laguntza lerroak argitaratu bezain laster, horien berri emango da, Agentziak abian dituen komunikazio kanalak eta lankidetza sareak erabiliz.

Diru laguntza hauen kudeaketarako edo beste edozein argibide behar izanez gero:

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
Arreta telefonoa: 943 85 11 00
E-posta: info@iraurgiberritzen.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide