Albisteak

COVID ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea deitu du Zestoako Osasuna eta Askatasuna taldeak

Zestoako Osasuna eta Askatasuna taldeak deituta, Covid ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea izango da datorren ostiralean, otsailak 4, plazan. Covid ziurtagiriari ez lelopean elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan.

“Gure arbasoek, maitasun, askatasun, laguntasun, gizatasun, anaitasun, zuzentasun eta berdintasunean oinarrituriko gizarte bat eraiki zuten eta guri dagokigu haiengandik jasotako giza balio hauek gure ondorengoei irakastea. Gizarte eredu honetan, osasuna aitzakiatzat hartuta inposaturiko Covid ziurtagiria bezalako ezerk ez dauka lekurik. Zer modu egokiagorik zerbait irakasteko geuk praktikatzea baino? Euskaraz, hau adierazten duen esamolde bat daukagu: “Zer ikusi, hura ikasi”. Beraz, Gandhik zioen bezala “lege bat ez denean bidezkoa, gure eginbeharra, ez betetzea da” azaldu du taldeak.

 

 

 

 

 




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg