Albisteak
‘Cubanas. Mujeres en revolución’ dokumentalaren emanaldia asteazkenean Portalen
— 2018-09-24Gazte Asanbladak, Portale Kultur Elkarteak eta Txoko Feministak elkarlanean antolatu dute emanaldia. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua.
Maria Torrellas kazetari eta dokumentalgile asturiarraren lana da ‘Cubanas. Mujeres en revolución’. Emakumeek Kubako iraultzan eta aurretiko gerrilla-borrokan izandako papera kontatzen du dokumental honek. Hainbat mediku, artista, militante, politikari eta zientifiko testigantzak jaso ditu Torrellasek lan honetan, guztiak emakumeak. Elkarrizketatuen artean daude Celia Sánchez, Vilma Espín eta Haydee Santamaría.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide