Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iraila iristearekin batera, Zestoa Amabirjinak bizitzeko prestatzen ari da, eta aurten ere bi zekorketa izango dira. Zezenketak irailaren 7an eta 8an izango dira, 18:00etan zezen-plazan, helduentzako 20 euroko sarrerekin eta haurrentzako 10 eurorekin.
Horren aurretik, zekorren desenkajonamendua irailaren 5ean egingo da, goizeko 7:00etan. Beste behin ere, abelburuak Adolfo Rodríguez Montesinos ganadutegikoak izango dira, Oropesakoa (Espainia), Santacoloma kastearekin.
Igandea, hilak 7, 2003an Segovian jaiotako Curro Muñozek toreatuko du. 2023an El Batán irabazi ondoren, aldi baterako zezenketatik erretiratzea erabaki zuen, baina indartsu itzuli da eta gaur egun “El Juli” Fundazioaren nobilari garrantzitsuenetako bat da.
Astelehenean, hilak 8, 2008an Mexikon jaiotako Juan Pablo Ibarraren txanda izango da. Duela bi urte iritsi zen Toledora, eta, 18 urte bete gabe dituela, zezenketaren promesa gazteetako bat bihurtu da. Maiatzaren 3an Camino hacia Las Ventas txapelketa irabazi zuen, Espainiako pikatzailerik gabeko lehiaketa garrantzitsuena. Marco Pelaez herrikidea izango du ordezko.
Aurtengo zezen-kartel koloretsua, Asier Campos Kinttela azpeitiar banderilariaren irudi batean oinarrituta egin da. Argazkiaren berrinterpretazioaren bitartez, Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiote Zestoako plazan urteetan emandako laguntzagatik. Ikusi afixa hemen.
