Albisteak

Danbolineko bazkide batzarra egingo dugu martxoaren 3an Alonderon

Datorren asteartean, martxoak 3, arratsaldeko 18:00etan, Alonderon Danbolineko bazkide batzarra egingo dugu.

Bertan, azken akta onartuko dugu eta eskuartean ditugun gaiak azalduko ditugu. Ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dugu elkarrekin.

Etortzen diren bazkide guztiek Danbolin poltsa jasoko dute opari gisa.

Animatu eta parte hartu! Guztion artean, Danbolin!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide