Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak Itxaropena dantza taldearekin elkarlanean plaza dantzen oinarrizko ikastaro labur bat antolatu du. Ikastaroa azaroaren 3an hasiko da eta abenduaren 15eanamaituko da. Soro Peri egunaren aitzakian, beraz, herritarrek dantzasoltea ikasteko aukera izango dute kiroldegian.
Plaza mugatuak izango dira, izena ematen duten lehenengo 15 lagunentzat izango da tokia eta saioak ostiraletan izango dira 17:00etatik18:00etara. Parte hartzaileek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta saioakItxaropena dantza taldeko kideek gidatuko dituzte.
Parte hartu nahi duten herritarrek kiroldegian eman beharko dute izenaurriaren 23tik aurrera.