Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo, martxoaren 8an, bizitza bizigarrien aldeko apustua egiteko deia egin zuten Emakumearen Nazio Arteko egunean Zestoan. 19:00etan plazan elkartu eta kalejira musikatu bat egin ondoren, plazan amaitu zuten ekitaldia talde feministakoek. Bertan, feminismo intersekzionalaren ikuspuntua garatzen zuen testua irakurri ondoren, udaleko arkupetan emakumearen aldeko mezuak eseki zituzten.
