DENON DIRUA KAPRITXOETAN XAHUTUZ “BELLE EPOQUE”

Alkateak autoekiko duen zaletasun bereziari men eginez, udalak ibilgailu historikoen beste topaketa bat antolatu du. Aurreko legealdian gaur egun alkate dena merkatararitza eta turismo batzorde buru zelarik antolatu zen lehen topaketa, eta topaketa hartan gastatu zen dirua izan zen urte hartan aipatu batzordearen gasturik nagusiena.

Antolatzeko eredua ere ez da aldatu, inongo batzordeetan onartu gabe dekretuz deitu da topaketa. Dagoeneko ia 20 mila euro gastatu ditu Zestoako Udalak antzeko topaketa hauekin eta ezin esan beste munduko arrakastarik daukatenik. Herritarrei zuzendua baino beste “bezero” batzuen mesedetan burututako ekitaldiaren antza du honek inolako zalantzarik gabe.

Behin eginda dirudienez norbait ase ezin eta orain urtero antolatzeko erabakia hartu dutela dirudi eta berriro ere denon dirua kanpoko gutxi batzuri eginiko ekarpen “turistiko” soil bihurtuko dute. Beste ezer egiteko irudimen eta gaitasunik ez duen norbaiten kapritxoa.

 

Jarraian 2015eko irailean burutu zen ibilgailu historikoen gastuekin Zestoako Ehbilduk argitaratu zuen oharra:

ZESTOA ALA MONAKO?

Auto historiko baten jabea bazara, Zestoan egun ahaztezina pasatzeko parada izango duzu, gastu guztiak herriko udalak ordainduko dizkizularik (hamaiketakoak, bazkariak, afariak, bainuetxean egonaldi zoragarria eta autoaren konponketak).

Bitartean, jai batzordean herriko jaiak antolatzen diharduzun herritarra bazara, euro bakar bat gehiago gastatu ezinik aurkituko zara.

Kotxe historikoen topaketako fakturen laburpena:
Batzokia: 553,27
– Ameztoi Anaiak: 364,82
– Arroabeko Ederki Elkartea: 405,00
– Tres Mares SA (Bainuetxea): 1.688,90
– A-3: 127,34
Jose Francisco Mendizabal (Alkatea): 427,44
– Hostal Azkue: 370,00
– Aranburu Landetxea: 290,00
– Tolare Berri: 150,00
– Carrocerias Laurak: 280,96
GUZTIRA: 4.657,73 (eta jarraituko du)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide