Albisteak

Donostia Ospitalera zuzeneko autobus zerbitzua jartzeko eskaera 3.628 lagunek sinatu dute

Duela hilabete batzuk sortu zuten “Doako parking-a denontzat” izeneko plataforma, Donostia Ospitaleko hainbat langilek bizi duten egoera zailari erantzuteko asmoz. Uda hasi aurretik, Donostia Ospitalera zuzeneko autobus zerbitzua jartzea eskatzeko sinadura-bilketa abiatu zuten Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian. Hiru herrien artean, guztira, 3.628 sinadura lortu dituzte, eta dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailera bidali dituzte; une honetan, erantzun ofizialaren zain daude.

Plataformako kideen arabera, gero eta zailagoa da ospitalearen inguruan aparkalekua topatzea, eta horrek ondorio larriak dakartza: langile askok lanera askoz lehenago joan behar dute aparkatzeko leku bila, paziente batzuek beren kontsultak galtzen dituzte, eta senideak bisitatzera doazenek diru kopuru handiak ordaindu behar izaten dituzte ordainpeko aparkalekuaren ondorioz.

Eskari honen helburua, beraz, “herritarrek osasun zerbitzuetara modu eroso, zuzen eta irisgarrian iristeko aukera izatea” dela adierazi dute eta era berean, “herritarrek egindako eskaerari dagokion arretarekin erantzutea” espero dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide