Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bihar hasiko dira Azkoitiko Andramari jaiak. Hori dela eta, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek. Horrela, abuztuak 14, 15 eta 18 egunetan Zestoara itzultzeko autobus bereziak izango dira, 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean irtengo dira Azkoititik.
Hona hemen ordutegia:
Bestalde, Donostiako Aste Nagusia izanik, zerbitzu bereziak izango dira abuztuaren 18ra arte. Azkoitiatik Donostiara doan linean izango dira aldaketak. Festek irauten duten bitartea, 21:30etatik aurrerako autobus zerbitzuen geltokia Askatasunaren Hiribidetik Zubietako kaleko 14. zenbakira aldatuko dira. Ikusi zerbitzu berrien ordutegia: