Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, abuztuaren 2an, jokatuko da aurtengo Donostiako Klasikoa. Irteera eta helmuga Donostian izango dituen txirrindularitza lasterketa honek, ohikoa den bezala, lehen zatian Urola Kostako eskualdea zeharkatuko du.
Txirrindulariek 211,4 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta tarte horretan Zestoatik ere igaroko dira. Lehen mendatea Andazarrate izango da, Aia eta Asteasu artean. Ondoren, hainbat herri zeharkatu eta gero, Zumaiatik iritsita, Zestoatik pasako dira, Azpeitirako bidea hartuz, Urraki mendatea igotzeko.
Zestoako Udalak jakitera eman duenez, GI-631 errepidea, Zumaia eta Azpeitia lotzen dituen bidea, 12:30etik 13:30era bitartean trafikoarentzat itxita egongo da. Tarte horretan ez da zirkulaziorik egongo.