Urtarrila 2026
— 2026-02-04Irakurri 278. zenbakia hemen.

Usadioari jarraituz, Santa Ageda ospatu dute lasaotarrek, eta koplak zein festa giroa ez dira falta izan. Ohiko legez, goizean goizetik hasi dira inguruko baserri eta etxeetan kantari 40 lagun inguru, trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin. Eguerdian, elkartean bazkaltzeko eta indarrak berritzeko tartea hartu ostean, iluntzera arte jarraitu dute kantuan, giro ezin hobean.