Albisteak

Drag emanaldi batek lagunduta aurkeztuko dute “Etxean” liburua hilaren 15ean

Hitzetik Loratu egitasmoaren baitan, Etxean liburuaren aurkezpena egingo dute apirilaren 15ean, 18:30ean, Liburutegian. Aurkezpena ohiko formatuan egin ordez, drag emanaldi baten bidez eskainiko dute.

Liburua Dom Campistron marrazkilariak sortua da, Haran Ubel elkarte feministak argitaratua, eta Ael Campistron artistak bizitasunez ekarriko du liburutegira. 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat egindako lana da, eta risografia teknikarekin inprimatua izan da 2025eko udan, Alduden.

Ipuinak Nafarroako mendi tontor batean bizi diren hiru haur bitxiren istorioa kontatzen du. Etxe barruan ama dute, eta kanpoan bost katu eta bi oilo. Egoera zail baten ondorioz, txakurra otso bihurtzen da, eta kontakizunak etxe barruan haurrek bizi ditzaketen bortizkeriak aipatzen ditu, baina baita ahizpatasunaren indarra ere.

Saioa haur zein helduei zuzenduta dagoela adierazi dute antolatzaileek. Kartel nagusian 19:00 agertzen bada ere, emanaldia 18:30ean hasiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide