EAJ-ko zinegotzien agerraldia aurrekontuen inguruan

                                 2023 ko aurrekontuak eta bestelakoak

2023ko aurrekontuei ezezko bozka eman diegu. Arrazoiak labur labur hauek lirateke:

  • Kultur azpiegituren galdeketa egin ondore garbi atera da taldeek eta eragileek dauzkaten gabeziak. EH Bilduk beste norabait begiratzen du eta ez dio gaiari sakonean heltzen.
  • Kiroldegiko estalkiaren obra bapatean atera izana ez zaigu bidezkoa iruditzen. Kultur etxe berriarentzako batzar tekniko-politiko batean jakin genuen eta aho bete hortz geratu ginen.
  • Zubimusuko aisialdiguneko proiektua motz geratzen dela uste dugu. Aisialdia, ondare arkeologikoa eta hainbat kiroletarako gune aproposa dela uste dugu.
  • EUSKALIT en baitan lanketa bat egin da kudeaketa eredua hobetzeko asmoz. Kontrastea egin zen eta handik ona ez dago aurrera egiteko asmorik. Orain alkateak esan digu eredu horri udaletara baino beste motatako erakundeetarako gehiego bideratuta dagoela. Gure ustez ez zaizkio gustatu emaitzak eman dutena eta ez dago prestatuta talde lanean lan egiteko. Postureo hutsa izan da.

 

Hauei gehitu behar zaio dagoeneko azken 3 urteetan aurrekontuak abstenitu eta onartu izan ditugula baina bietan ere hartutako konpromezuak ez zaizkigula bete.

 

Gainontzean azken egunetan Osinbeltz harrobirako eskatu degun azterketa dela eta, Alkateak izugarrizkoak esan dizkigu. Zalantzarik gabe erantzuna behar dutenak. 4 hitzetan laburtu daitezke esan dituenak: EVE, Elkarlana, Plagioa, Errikikuloa.

 

  • EVE: Gobernuan egon edo oposizioan egon gure zeregina da herritarren onerako diren proiektuak lantzea. Eta azterketa bat eskatu dugu. Emaitzak batzuk emango ditu eta jakinaraziko ditugu. EVE erakunde publikoa da. Bitartean EH Bilduk Goiener empresa pribatuarekin egin du hitzarmena. Guk ez dugu hau kritikatuko, baina, non da publikotasunaren aldeko aldarri sutsua?
  • Elkarlana: ezinezkoa da daukagun alkatearekin. Askotan salatu dugu bere prepotentzia eta despotismoa.
  • Plagioa: oso bitxia iruditu zaigu hau aipatu izana. Parez pare jarri ditugu EH Bilduk 2019an hauteskunde programan jartzen zituenak eta EAJ aurkeztu genuena.
    • EAJ-k Kultur etxe berria dagoen tokian eraikitzea defendatzen duen bitartean EH Bilduk hau dio 2019an: “Duela lau urte azpimarratu genuen Zestoan kultur ikuskizunaterako azpiegitura edo aretoa behar genuela. Uste dugu Zestoako erdigunean kokatzea dela egokiena, horrela herria berpizten lagundu dezakeelako. Ondorioz Elizondo antzokia berreskuratzearen aldekoak garen arren, 2019ª amaitzerako azterketa orokor bat egitea proposatuko dugu, ondoren kultur gune berria egiten hasteko.”
      • Gaur egun EH Bildu Gazte Asambladarekin eta elizarekin harremanetan dago Gaztetxea bertara eramateko.

 

  • Zubimusu aisialdigunea: EAJ-k Futbol zelai zaharrean aisialdigunea egitea proposatu zuen. Arkeologia, kirola eta aisialdia uztartuko zituena. Aurkeztu genuen argazkia kritikatua izan zen baina ez zen asmo erreala iragartzen zuen argazkia. Zailtasunak egon, egon direlako babestutako gunea izateagatik. EH Bilduk hau proposatzen zuen: “TS industria gunea kokatua dagoen eremuaren jabetza Kutxabank entitatearena da. Eremu hori azken urteetan salgai dago, baina udal gobernuak ez du inolako interesik agertu. Herritarrentzat eremu estrategikoa da eta espekulatzaileek erosi aurretik lur hauek udalak eskuratzea da gure asmoa. Horrela bertan kokatuta dauden dauden eraikin industrial zaharrak herriko sortzaileentzat (musika taldeak…) egokitzeaz gain aisialdirako parke bat ere eraiki genezake egoera aztertu ondoren.”
  • Zestoako EAJ-k hau planteatzen zuen komunikazio eta teknologia berrien inguruan: Eraldaketa digitala aprobetxatuko dugu Udalaren eta herritarren arteko harremana bultzatzeko;informazioa eskuratzeko, tramiteak egiteko edo parte hartzeko modu arinagoan. Hara non! Laster batean EH Bilduk App bat martxan jarriko du helburu hauekin.

 

Beraz, nork egin dio plagio nori?

 

  • Erridikuloa egitea: Nire ustez pasatu da alkatea hau esatean. Danok, ustez behintzat, gabiltza intentziorik onenekin herrigintzan nahiz eredu eta ideia desberdinak izan. Erakunde publiko bati azterketa bat eskatzeak ezin du izan duen erantzuna izan gure ustez.

 

 

 

 

Zestoako EAJ/PNV

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide