Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Giro ederrean jokatu dute gaur arratsaldean Abantzu taldeko pilotariek. Aritz Olaizola eta Oier Alonso nagusitu dira Xabat Sasiain eta Inhar Egañaren aurka, eta frontoiak ikusle ugari bildu ditu.
Partida bizi eta entretenigarria izan da. Tantoen orekan ibili dira bi bikoteak, eta une batean Sasiain–Egañak irabazteko aukera gertu zuela zirudien arren, markagailuan 21 tantotan berdinketa eginda, bikote urdinak sendo jokatu eta nagusitu egin da. Txalo artean aritu dira pilotariak, tanto politak eskaini baitituzte. Ikusleen artean, gainera, entzun da -gaurkoa partida profesional bat baina proposamen hobea izan da-.
Garaipenaren ostean, festa ez da amaituko. Herria musikaz bustiko da, 19:00etatik aurrera Eingo taldeak girotuko du arratsaldea, eta gaueko kontzertuak 22:00etan hasiko dira Laranjadin, Denak eta Ezpalak taldeen eskutik. Giro alaia gaua arte luzatuko da.
























