Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Atzo, ostiralez, jokatu zen Herriarteko Bertso Txapelketako Urola Erdiari dagokion finalaurrekoa, Aizpurutxoko Itziar jatetxean egin zen bertso-afarian. Afalostean kantuan aritu ziren zestoarrak, Azpeitiko Txemaizterrak taldearen aurka, eta giro ederrean jokatu zen saioa, nahiz eta azkenean azpeitiarrak gailendu eta Errallak ez duen aurrera jarraituko.
20:30ean hasi zen afaria, eta ondoren etorri zen saio erabakigarria. Aretoa bete egin zen: 60 bat lagun elkartu ziren guztira. Erritmo biziko saioa izan zen, entzuleek adi jarraitu zutena.
Zestoako taldeak adierazi dutenez, egindako lanarekin “oso gustura” gelditu dira. Lehiaketa honetan aurrera egiterik lortu ez badute ere, pozik daude egindako bidearekin eta ostiraleko saioan erakutsitako mailarekin. Gainera, afaltzera eta saioa entzutera arrimatu ziren herritar ugari ere izan ziren, taldeari babesa emanez.
Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren lehen fasea eskualdez eskualde ari dira jokatzen, eta Urola Erdian zazpi talde aritu dira lehian. Martxoaren 13an erabakiko da zein taldek egingo duen aurrera Gipuzkoako txapelketan.

