Egitarau oparoarekin ospatuko dugu larunbatean Esklabak Zentro Sozialistaren VI.urteurrena

Larunbat honetan ospatuko dugu Esklabak Zentro Sozialistaren VI. urteurrena, eta horretarako egitarau zabala osatu dugu.

11:00etan emango diogu hasiera egitarauari YK Ridersen ikuskizunarekin, ondoren Potx pailazoaren magiaz gozatzeko aukera egongo da. Eguerdiaren, berriz, bazkaria eta umore saioa izango dira protagonista. 17:30ean emango zaio hasiera boxeo ikuskizunari, eta eguna amaitzeko parrillada eta DJak eta Mutiko&Densoren kontzertuak izango ditugu.

Azken sarrerak oraindik salgai daude Haginpe tabernan nahiz Instagram kontuan. Goizeko ikuskizunak dohainik izango dira, egun osoko sarrera 15 euro ordaindu beharko da, eta arratsaldekoa, berriz, 8 euro.

Animatu egitarauan parte hartzera!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide