Albisteak

Egoera dela eta bertan behera gelditu dira Gabon abesbatza, bandaren kontzertuak eta igandetako txaranga

Positibo kasuek goruntz jarraitzen dute eta egoera honen aurrean erabakiak hartu nahian ari dira herrian hainbat talde eta eragile. Gabon abesbatzakoak kiroldegi aterpean eskaintzekoak ziren aurten Gabon kontzertua, baina, azken orduan bertan behera utziko dutela iragarri dute kontzertua eta ondorioz baita entseguak ere. Bandak ere eguerdian eskaintzekoa zuen kiroldegi aterpean Gabonetako kontzertua, baina, jende pilaketa ekidin nahian, hau ere bertan behera gelditu da. Beste formatu batean herritarrengana iristeko ahalegin bat egin nahian ari dira, beraz, adi izan belarriak ostiral arratsaldean. Azkenik, igandeko txarangako kideek, abenduak 25, urtarrilak 1 eta urtarrilaren 6rako aurreikusita zeuzkaten arkupetako emanaldiak ere bertan behera lagatzeko erabakia hartu dute segurtasunagatik.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide