Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

AEK-k antolatuta, Euskara gara lelopean, 24. Korrikak euskararen herria zeharkatuko du martxoaren 19tik 29ra. Atharratzetik aterako da martxoaren 19an, eta hamaika egunez Euskal Herri osotik lekukoa eskuz eskuz ibili ondoren, Bilbon amaituko da martxoaren 29an, gutxi gorabehera 460 herritatik igarota. Aurtengoan, Korrika amaitzear dela pasatuko da Zestoatik, martxoaren 28an. Hala ere, Narrondo eta Arroabetik lehenago igaroko da, martxoaren 25ean.
Bi egunetan, gainera, egun argiz igaroko da Korrika Zestoako inguruetatik. Martxoaren 25ean, asteazkenez, Zumaiatik iritsiko da Zestoara 17:48an, eta Narrondo eta Arroabea zeharkatu ondoren, Itziarrerako bidea hartuko du. Martxoaren 28an, larunbatez, berriz, Azpeititik helduko da Zestoara 17:06an, eta atzera berriro Azpeitirantz abiatuko da.
Hona hemen ibilbide zehatza:
Narrondo – 17:48
San Isidro kalea 10 – 17:54
GI-631 Zestoara bidean – 17:06
GI-631 Zestoara bidean – 17:10
GI-631 Zestoara bidean – 17:16
GI-631 Zestoara bidean – 17:17
San Juan kalea – 17:21
GI-631 Zestoa – 17:23
Manuel Uztapide plaza – 17:24
Okerra kalea – 17:25
Toribio Altzaga kalea – 17:26
Gesalaga kalea – 17:28
GI-631 Zestoa – 17:29
San Juan kalea – 17:30
GI-631 Lasaora bidean – 17:32
GI-631 Lasaora bidean – 17:35
GI-631 Lasaora bidean – 17:37
GI-631 Lasaora bidean – 17:40
GI-631 Lasaora bidean – 17:45
GI-631 Lasao – 17:48