Albisteak

Eguraldi kaxkarrarekin ere Zestoa Osasuntsuko lagunak paseoan atera ziren

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, atzo 5 kilometroko luzera zuen txangoa egin zuten hainbat lagunek. Eguraldia kaxkar samarra bazen ere, ateri eutsi zion eta horrek erraztu zuen ibilaldia giro onean egitea.

Parte-hartzaileek ez zioten hitzorduari hutsik egin, eta adin ezberdinetako lagunak elkartu ziren osasuna eta mugimendua sustatzeko helburuarekin antolatutako ekimenean. Ibilbidea herrigunetik abiatu eta inguruko parajeetan barrena egin zuten, elkarrizketa eta barreak lagun.

ARGAZKIAK: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide