Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Oraintxe jakinarazi ditu Espainiako Barne Ministerioak Espainiako Gorteetarako Kongresuko emaitzak. Honen arabera, EH Bildu izan da alderdi bozkatuena, botoen %54,26arekin. EAJ-PNV izan da bigarren alderdi bozkatuena, botoen %26,87arekin.
2019ko datuekin alderatuta, 4,75 puntu jaitsi da parte hartzea Zestoan. 2.774 herritar zeuden botoa ematera deituta, horietatik 1.743k eman dute botoa eta 1.031 abstenitu egin dira.
EH BILDU 941 boto
EAJ-PNV 466 boto
PSOE 179 boto
SUMAR 87 boto
PP 24 boto
VOX 10 boto